Itxi

Alaves

Larunbatean, 20:15ean

Goi-mailako derbia, Mendizorrotzan

Agentziak | Erredakzioa

Alavesek lehen jardunaldietako sasoia berreskuratu nahi du, eta Osasunak, berriz, Bigarren Mailako lider sendoa izaten jarraitu nahi du.

2:11

Alavesek Osasuna liderra hartuko du larunbatean Mendizorrotzan, Bigarren Mailako euskal derbian. Gorritxoentzat aurtengo denboraldian jokatuko duten partidarik zailenetakoa izango da, arabarrak hiru puntuak lortzeko irrikaz baitaude igoera postuetara begiratzen hasteko.

Ikusmin handia sortu du derbiak eta 16.000 ikusle baino gehiago espero dira arabarren estadioan.

Talde bietako jarraitzaileen arteko giroa aparta da, eta gorritxo asko Mendizorrotzara joatea espero da. Hala ere, partida "arrisku handikotzat" jo du Indarkeriaren Aurkako Batzordeak.

Alavesek liga hasieran emandko irudi ona berreskuratu nahi du, intentsitatea eta aurkariari egindako presio itogarria oinarritzat hartuta.

Osasunak laugarren partida jokatuko du etxetik kanpo, eta puntuak pilatzen jarraitu nahi du Bigarren Mailako lidergoari sendo eusteko.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: F. Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Femenía, Mora, Manu García, D. Pacheco, Juli o Manu Barreiro, Toquero.

Osasuna: Nauzet; Javier Flaño, Miguel Flaño, David García, Unai García, Oier, Maikel Mesa, Pucko, Alex Berenguer, Roberto Torres, Nino.

Epailea: José Luis Munuera Montero (andaluziarra).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 20.15ean.