Itxi

Alaves

Euskal Selekzioa

Federazioari onespena eman dionik ezeztatu du Alavesek

eitb.eus

Klubak jakinarazi duenez, ez du Federazioarekin adostu Euskal Selekzioaren partidara jokalariak uztea ezta jokatzeko data ere.

  • Alaveseko zaleak / EITB.

    Alaveseko zaleak / EITB.

Alavesek Euskal Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondoren adierazpenak ezeztatu ditu, Katalunia eta Euskal Selekzioaren arteko partidari buruz. Alavesen onespena zuela zioen, baina taldeak ezeztatu egin du.

Jakinarazi duenez, Alavesek ez die lagunarteko partidaren "datari eta jokalariei" onespena eman. Federazioa ez dela Alavesekin harremanetan jarri gehitu du taldeak.

Gainera, Gasteizko taldeak Federazioak "gure Klubarekin, gure jokalariekin eta gure zaleekin" duten "irainak eta begirune faltak" kritikatu ditu. Hala ere, Alavesek "konpromisoa" du eta Euskal Selekzioari "baldintzarik gabeko laguntza" ematen dio.