Itxi

Alaves

1-1

Alavesek eta Albacetek berdinketa sinatu dute Mendizorrotzan

Erredakzioa

Partida, bana (1-1) berdinduta amaitu da. Toquerok 23. segundoan sartu du 1-0ekoa eta Paredesek 41. minutuan lortu du berdinketaren gola.

  • Alaves. Argazkia: EiTB

    Alavesek 1-1 berdindu du Alaceteren aurka. Argazkia: EiTB

Alavesek bana (1-1) berdindu du Albaceteren aurka Mendizorrotzan eta puntu honekin, Arabako taldea Adelante Ligako laugarren postuan dago, 19 punturekin. Liderra den Kordobarengandik lau puntura daude gasteiztarrak.

Norgehiagokako lehen gola oso azkar iritsi da, 23. segundoan, eta Toquero izan da golegilea. Ondoren, Alaves nagusi izan da, eta abantaila handitzeko abaguneak izan ditu, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Albacetek ezer gutxi egin du lehen zatian, baina 41. minutuan Paredesek gola egin du (1-1) partida berdinduz.

Bigarren zatian ere Alavesek sortu ditu abagune argienak. Albacetek, ordea, arriskua sortu du kontraerasoen bitartez. Bi taldeetako atezainek gelditu onak egin dituzte, eta markagailua ez aldatzea eragin dute.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Fernando Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Beobide (Sergio Llamas, 81. min), Manu García; Kiko Femenia, Juli (Guichon, 76. min), Dani Pacheco (Manu Barreiro, 69. min); eta Toquero.

1 - Albacete: J.C. Sanchez; Antoñito, Gonzalo, Agus, Paredes; Cesar (Adri Gomez, 91. min), Edu Ramos, Nuñez, Santi Jara (Cidoncha, 75. min); Ruben Cruz eta Portu (Jason, 61. min).

Golak: 1-0, 23. segundoan: Toquero. 1-1, 41. min: Paredes.

Epailea: Lopez Amaya.

Lopez Amaya.