Itxi

Alaves

Garaipena Toralinen

Alaves lider jarri da, Ponferradinari 0-1 irabazi ostean

eitb.eus

Toquerok egin du partidako gol bakarra, 59. minutuan. Gasteiztarrek Bigarren Mailako sailkapenaren buruan amaituko dute 2015. urtea.

  • Gaizka Toquerok egin du partidako gol bakarra. Argazkia: EiTB.

    Gaizka Toquerok egin du partidako gol bakarra. Argazkia: EiTB.

Alavesek Adelante Ligako sailkapeneko posturik gorenean amaituko du urtea, Ponferradinari 0-1 irabazita, Gaizka Toquerok egindako golari esker.

Lehen zatian, oreka izan da nagusi. Lehen minutuetan, gasteiztarrak nagusitu dira, baina aurkera argirik sortu gabe. Lehen ordu erdiaren ostean, etxeko taldeak aurrerapausoa eman du, eta gola egiteko aukera argiak izan dituzte: Caiadok bi aukera oso argi izan ditu 31. eta 39. minutuetan.

Atsedenaldiaren ostean, Khomchenovskyyk beste abisu bat eman du, baina horren erremateak zutoina jo du.

Partidako gol bakarra 59. minutuan iritsi da, eta Alavesen aldekoa izan da. Gaizka Toquerok egin du, falta jaurtiketa bat buruarekin errematatuz.

Handik 10 minutura, epaileak baliorik gabe utzi du Femeniak egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.

Azkenean, Alaves garaile. Bordalasen taldeak lider amaituko du urtea.

Fitxa teknikoa:

0 - Ponferradina: Santamaría; Alán, Pavón, Miquel, Casado; Melero, Jonathan (Infante, 75. min); Caiado, Berrocal, Khomchenovskyy (Antón, 71. min) eta Yuri (Djordjevic, 66. min).

1 - Alaves: Pacheco; Carpio, Pelegrín, Laguardia, Estrada; Manu García, Mora; Kiko Femenía, Juli (Beovide, 84. min), Pacheco (Guichón, 80. min) eta Toquero (Barreiro, 78. min).

Gola: 0-1, 59. min: Toquero.


-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaizka Toquero