Itxi

Alaves

3-0

Alavesek garaipen erosoa lortu du Bilbao Athleticen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Arabako taldeak 3-0 irabazi dio talde zuri-gorriari. Sergio Morak (1-0) eta Julik (2-0) partida erabakita utzi dute lehen zatian eta Manu Garciak sartu du hirugarren gola, penaltiz.

  • Alaves. Argazkia: EiTB

    Alaveseko jokalariak Bilbao Athleticen aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EiTB

Alavesek bikain ekin dio 2016. urteari, Bilbao Athleticen aurka 3-0 irabazita. Ondorioz, Arabako taldeak Adelante Ligako lidergoan (36 puntu) jarraituko du lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

Sergio Morak orpoz sartutako gol baten ondorioz hartu du aurrea Alavesek (1-0), 14. minutuan. Golak lasaitasuna eman dio Arabako taldeari eta Bilbao Athletic ezinean ibili da. Alaves nagusi izan da lehen zatian eta 22. minutuan garaipena bideratuta utzi du Julik (2-0) sartutako golari esker. Bilbao Athleticek saiakeraren bat egin du bigarren zatiaren hasieran, baina ez da Alaves arazoetan jartzeko gai izan. Gainera, 72. minutuan, partida guztiz erabakita utzi du Manu Garciak, penaltiz hirugarren gola sartuta (3-0).

Garaipen honekin Alavesek 36 puntu ditu, eta Adelante Ligako liderra da. Bilbao Athleticek, bestalde, jaitsiera postuetan jarraituko du, 15 punturekin.

Fitxa teknikoa:

3 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Einar, Raul Garcia, Estrada (Sergio Llamas, 60. min), Manu Garcia (Beobide, 75. min), Mora, D. Pacheco (Guichon, 85. min), Juli eta Toquero.

0 - Bilbao Athletic: Remiro, Etxeberria, Yerai, Unai Bilbao, Saborit, Iruarrizaga (Seguin, 63. min), Vesga, Unai Lopez, Iriondo (Undabarrena, 63. min), Guruzeta eta Santamaria (Iturraspe, 85. min).

Golak: 1-0, 15. min: Sergio Mora. 2-0, 23. min: Juli. 3-0, 72. min: Manu Garcia, penaltiz.

Epailea: Pizarro Gomez.

Pizarro Gomez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak