Itxi

Alaves

Hiru puntu gehiago

Alavesek lidergoari eusten dio Manu Barreiroren golari esker

Agentziak | Erredakzioa

Bordalasen taldeak sendo jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan, 42 punturekin.

  • Alaveseko jokalariak, Barreiroren gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

    Alaveseko jokalariak, Barreiroren gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

Alavesek garaipen batekin eman dio hasiera Ligako bigarren itzuliari, Huescari 1-0 irabazita. Horri esker, pasadan hasteko porrota ahaztarazi dute arabarrek.

Jose Bordalasen taldeak beste hiru puntu lortu ditu eta sendo dira sailkapeneko lehen postuan, 42 punturekin.

Neurketa 21. minutuan erabaki da. Toquerok jokaldi bikaina egin du ezkerreko aldetik eta bere erdiraketa Manu Barreirok errematatu du ate barrura.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Beobide, Mora, Femenía (Estrada, 53. min), D. Pacheco (David Torres, 81. min), Toquero, Manu Barreiro (Vadócz, 74. min).

0 - Huesca: Leo Franco, Aythami (Samu Saiz, 74. min), López, David, Fernández (Tyronne, 55. min), Morillas, Camacho (Figueroa, 59. min), Mérida, Bambock, Machis, Luis Fernández.

Gola: 1-0, 21. min: Manu Barreiro.

Manu Barreiro.