Itxi

Alaves

Garaipena Mendizorrotzan

Alavesek sendo jarraitzen du lidergoan, Llagosterari irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Gaizka Toquerok egin du partidako gol bakarra, 57. minutuan. Arabarrek ez dute neurketa ona jokatu, baina urrezko hiru puntu lortu dituzte.

1:30

Alavesek landutako garaipena lortu du Llagosteraren aurka, zenbait momentutan dezente sufrituta.  1-0ekoak urrezko hiru puntu eman dizkie gasteiztarrei, gainontzeko aurkariek huts egin dutelako.

Toquerok zortzigarren gola egin du Liga, bigarren zatiko lehen minutuetan, eta bidea ireki dio bere taldeari; ordura arte, Llagosterak arazo asko eman dizkiolako.

Julik pase bikaina eman dio aurrelari arabarrari eta Toquerok ondo baino hobeto aprobetxatu du aukera, neurketako gol bakarra egiteko. Llagosterako jokalariek jokoz kanpo zegoela esan dute.

Garaipen honi esker, Alavesek 46 puntu dauzka jada, eta Leganes eta Kordoba sei puntura dauzka.

Kataluniarrei dagokienez, sailkapeneko azken postuan dira orain, 18 punturekin, eta Bilbao Athleticen atzetik. 12 partida galdu dituzte etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

1 Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Manu García, Mora, D. Pacheco (Manu Barreiro, 82. min), Juli (Beobide, 90. min), Femenía (Dani Abalo, 72. min), Toquero.

0 Llagostera: René, Aimar, Tito, Jorge, De los Reyes, Querol, Tebar, Pitu (Emilio Sánchez, 67. min), Imaz (Benja, 77. min), Juanjo (Fofo, 77. min), Natalio.

Gola: 1-0, m. 57: Toquero.

m. 57: Toquero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Mendizorrotza