Itxi

Alaves

Lesioa

Gaizka Toquerok bihurdura du ezker hankako orkatilan

Erredakzioa

Alaveseko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, jokalari arabarrak "1-2 graduko bihurdura du ezkerreko orkatilan". Zalantza da igandean Leganesen aurka jokatzeko.

  • Gaizka Toquero. Argazkia: EiTB

    Gaizka Toqueroren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Gaizka Toquero Alaveseko jokalariak min hartu zuen Almeriaren aurkako partidan eta zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, aurrelariak "1-2 graduko bihurdura du ezker hankako orkatilan".

Alavesek ez du Toquerok bajan emango duen epea zehaztu, baina oso zail izango du igandean Leganesen aurka jokatzea. Ziurrenik baja garantzitsua izango du Arabako taldeak (liderrak) bigarren sailkatua den Leganesen aurkako norgehiagokarako.

 

arako.

 

arako.