Itxi

Alaves

Garaipena Alcorconen

Alavesek lehen mailara igotzeko aukerak sendotu ditu (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Bordalasen taldeak 0 eta 1 irabazi dio Alcorconi, Pachecok egindako golari esker.

  • Pacheco, bere gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

    Pacheco, bere gola ospatzen. Argazkia: EiTB.

Alavesek Lehen Mailara igotzeko aukerak indartu ditu Alcorconen 0 eta 1 irabazi ostean. Neurketa orekatua jokatu dute bi taldeek eta partidako gol bakarra defentsako huts baten ondorioz iritsi da, bigarren zatian.

Bordalasek eta Alaveseko beste hainbat jokalarik euren talde ohiaren kontra okatu dute. Ondorioz, bi taldeek ondo ezagutzen dute elkar, eta hori zelaian nabaritu da.

Hala ere, Alaves biziago atera da zelaira, igoera postuetan sendo jarraitzeko aukera paregabea zutela jakinda.  Manu Garciak eta Julik izan dituzte arabarren aukerarik onenak lehen zatian.

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da neurketako gol bakarra. Pachekok egin du eta ez du ospatu; barkamena eskatu die taldekide eta zale ohiei.

 

Fitxa teknikoa:

0 - Alcorcon: Dmitrovic; Fede Vega (Mayor, min.50), Djené (Rafa Páez, 84. min), Chema Rodríguez, Nelson; Natxo Insa, Campaña, Álvaro Rey (Collantes, 50. min); Óscar Plano, Razvan eta David Rodríguez.

1 - Alaves: Fernando Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Pelegrín, Raúl García; Sergio Mora (Guichón, 81. min), Bernadello, Manu García (Carpio, 65. min); Juli, Dani Pacheco (Borda, 85. min) eta Toquero.

Gola: 0-1, min.46: Pacheco.

in.46: Pacheco.