Itxi

Alaves

Adelante Liga

Alaves, Lehen Mailara

Andoni Beldarrain

Arabako taldeak 2-0 irabazi dio Numantziari eta BBVA Ligara igotzea lortu du. Manu Garcia eta Raul Garcia izan dira partidako golegileak.

Alavesek 2-0 irabazi dio Numantziari Mendizorrotzan eta Lehen Mailara igotzea lortu du Adelante Liga amaitzeko jardunaldi bat falta denean. Sailkapenean bigarren sailkatua den Leganesek eta hirugarren postuan dagoen Nasticek garaipenak lortu dituzten arren Alaves Lehen Mailako taldea da matematikoki.

Gogotsu eta bizi ekin dio Arabako taldeak partidari eta lehen zatiko abagune guztiak etxeko taldearenak izan dira. Toquerok eta Julik abagune oso argiak izan dituzte, baina ez dituzte ondo aprobetxatu. Bordalasek zuzentzen duen taldeak erasokor jarraitu eta saria jaso du 21. minutuan Manu Garciak sartutako 1-0ekoarekin. Golaren ostean, etxeko taldearen nagusitasuna nabarmenagoa izan da, baina bigarren gola ez da 41. minutura arte iritsi; Raul Garciak gol ikusgarria sartu du faltaz. Alavesen aldeko 2-0ekoarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran bi abagune izan ditu Alavesek, biak Julik, baina Arabako taldeko jokalariak ez du gola sartzea lortu. Numantziak ez du abagune argiegirik sortu ez lehen zatian, ezta bigarrenean ere. Azken txanpan beste golen bat sartzeko aukerak izan ditu Alavesek, baina ez dute aurkariaren atea gehiagotan zulatu. Numantziak, bestalde, ez du Alavesen defentsa arazoetan jarri eta Arabako taldeak lortu du garaipena (2-0) eta igoera. Amaieran, festa itzela Mendizorrotzan.

Fitxa teknikoa:

2 - Deportivo Alaves: F. Pacheco; Carpio, Laguardia, Borda, Raul Garcia; Sergio Mora, Manu García; Kiko Femenia (Guichon, 66. min), Abalo (Bernardello, 62. min), Juli (Sergio Llamas, 88. min); eta Toquero.

0 - Numantzia: Munir; Regalon (Mateu, 8. min3), Callens, P.Orfila, L. Valcarce, Iñigo Perez, Gaztañaga; P. Valcarce, Nacho, A. Alegria (Aquino, 71. min); eta Del Pino (Dalmau, 71. min).

Golak: 1-0, 23,. min: Manu Garcia. 2-0, 41. min: Raul Garcia.

Epilea: Cuadra Fernandez.