Itxi

Alaves

1-2

Alavesek ezusteko handia eman du Bartzelonaren zelaian irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Deyversonaurretik jarri ditu babazorroak, Mathieuk korner batean berdindu du eta Ibai Gomezek 1-2koa egin du, urrezko hiru puntu eskuratzeko.

Alavesek hiru puntuak eskuratu ditu Nou Campen, Deyverson eta Ibai Gomezen golei esker, eta handien aurkako bolada onarekin jarraitu du. Mathieuk egin du Bartzelonaren gol bakarra.

Neurketa hasi baino lehen zaila zirudien, baina babazorroek handia egin dute Lehen Mailara itzuli diren honetan. Bartzelonak ez du ohiko aurpegia erakutsi, jokalari titularrengatik eta jokoagatik.

Messi eta Luis Suarez ez dira hamaikakoan egon, baina, aldiz, bi debutari sartu ditu entrenatzaileak: Cillessen atean eta Paco Alcacer aurrean.

Pellegrinok taldeak atzean defendatzea erabaki du. Bartzelonaren aurrean sortutako harresiak eragina izan du, eta gainera Alavesek abagunean aprobetxatu ditu.

Lehen zatian, Bartzelonak ezin izan du minik egin, Alavesen atzelarien artean trabatuta. Heldu denean, Rakiticek eta Ardak huts egin dute jaurtiketetan.

Gola Deyversonek egin du, 39. minutuan, defentsa lan onak biribilduz eta Kike Femeniaren erdikareta bat baliatuta.

Mathieuk partida berdindu du bigarren zatia hasi bezain laster, korner bat buruz errematatuz. Baina gidoiak berdin jarraitu du, eta Luis Enriquek Messi eta Iniesta zelairatzea erabaki du.

Hala ere, Alavesek gola aurkitu du berriz, eta oraingoan erabakigarria izan da. Ibai Gomezek sartu du 1-2koa, Mascheraroren akats baten ostean.

Alavesistek, serio eta ordenatuta zelaigunean, ez dute arazorik izan emaitza mantentzeko eta urrezko hiru puntu lortzeko.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Cillessen, Aleix Vidal, Mascherano, Mathieu, Digne; Rakitic, Busquets, Denis Suarez (Messi, 60. min); Arda (Iniesta, 63. min), Alcacer (Luis Suarez, 66. min) eta Neymar.

Alaves: Pacheco: Kiko Femenia (Vigaray, 73. min), Alexis, Laguardia, Raul Garcia, Theo, Edgar (Espinoza, 69. min), Torres, Llorente, Ibai (Camarasa, 79. min) eta Deiverson.

Golak: 0-1: Deyverson, 39. min. 1-1: Mathieu, 46. 1-2: Ibai Gomez, .64. min.

omez, .64. min.