Itxi

Alaves

Errege Kopa

Deportivo eta Alaves, Kopako final-laurdenen bila

Erredakzioa

Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko dute astearte honetan, 21:15ean, Riazorren.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak Nastici sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Deportivok eta Alavesek Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko dute astearte honetan, 21:15ean, Riazorren. Arabako taldeak emaitza ona lortu nahi du itzulerako lehian, final-laurdenetarako txartela lortu ahal izateko.

Deporrek Ryan Babel galdu du neguko merkatuan Besiktas talde turkiarrak fitxatu baitu. Galiziako taldeak Carles Gil erdilariaren baja ere izango du Alavesen aurkako partidarako.

Alavesek jokalari guztiak prest ditu. Vigaray, Sobrino, Pantic eta Espinoza Mauricio 18 jokalariz osatutako deialditik at geratu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo: Ruben Martinez edo Lux; Juanfran, Arribas, Albentosa, Luisinho; Mosquera, Borges; Bruno Gama, Çolak, Marlos Moreno; eta Joselu.

Alaves: Ortola; Femenia, Laguardia, Alexis, Theo; Llorente, Dani Torres; Edgar, Manu Garcia, Ibai; eta Deyverson.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Zelaia: Riazor.

Ordua: 21:15ean.

15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak