Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alaves ez da Alcorconez fidatzen

Erredakzioa

Arabako taldeak Santo Domingo zelaian jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida, gaur, 19:15ean.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak Deportivori Kopan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Alcorconen aurka jokatuko du gaur, 19:15ean, Santo Domingo zelaian, Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida. Arabako taldeak Bigarren Mailako taldea izango du aurkari, baina ez da madrildarrez fidatzen.

Theo Hernandez, Victor Laguardia, Gaizka Toquero eta Marcos Llorente jokalariak ez daude jokatzeko moduan, eta Mauricio Pellegrino entrenatzaileak Ligan gutxien jokatzen duten futbolariak jarriko ditu hamaikakoan.

Alcorconek ilusio handiarekin ekingo dio partidari. Bi garren Mailako ordezkari bakarra da Kopan, final-zortzirenetan Kordoba maila bereko taldea kanporatu ostean. Madrilgo taldeak emaitza ona lortu nahi du, itzulerako partidan, Mendizorrotzan, ezustekoa emateko.

Ustezko hamaikakoak:

Alcorcon: Dani Jimenez; Fede Vega, Elgezabal, Nelson edo Owona, Bellvis; Ivan Alejo, Tropi, Toribio, Martín Luque; Oscar Plano; eta David Rodriguez.

Alaves: Ortola; Femenia edo Vigaray, Alexis, Feddal edo Pantic, Raul Garcia; Manu Garcia, Dani Torres; Sobrino, Krsticic, Katai; eta Santos.

Epailea: Alfonso Alvarez Izquierdo.

Zelaia: Santo Domingo.

Ordua: 19:15.