Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:30ean

Alavesek sailkapeneko egoera ona berretsi nahi du Leganesen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeek Lehen Mailan jarraitzea ziurtatu nahi dute lehenbailehen beste helburu batzuen bila joateko.

  • Alaveseko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Alaveseko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek sailkapenean duen postu ona sendotu nahi du Leganesen aurka Mendizorrotzan, Santander Ligako 19. jardunaldian.

Garaipena lortuz gero, gasteiztarrek hurbilago izango lukete Lehen Mailan jarraitzea ziurtatzeko aukera, eta, gainera, oraindik bigarren itzuli osoa izango lukete aurretik.

Bi taldeek hori dute, hain zuzen, helburu nagusia: Lehen Mailan jarraitzea. Biak igo berriak dira, eta beste helburu batzuekin ere ametsetan egin nahi dute.

Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Alcorconen aurka 0 eta 2 irabazi ostean, Pellegrinoren taldeak Ligan buru-belarri sartu nahi du, aurreko jardunaldia Celtaren aurka jasotako porrota (1-0) ahazteko.

 

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Vigaray, Alexis, Laguardia, Theo; Marcos Llorente, Manu García; Ibai, Camarasa, Édgar; eta Deyverson.

Leganes: Herrerín; Víctor Díaz, Mantovani, Insua, Siovas, Diego Rico; Rubén Pérez, Timor; Szymanowski, Machís eta Guerrero.

Epailea: Munuera Montero (Andaluziako batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordutegia: 18.30ean.

rong> 18.30ean.