Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alaves, finalerdietarako sailkapenaren bila

Erredakzioa

Arabako taldeak 0-2 irabazi zion Alcorconi Kopako final-laurdenetako joaneko partida eta itzulerakoa gaur jokatuko du Mendizorrotzan, 19:15ean.

  • Alcorcon-Alaves. Argazkia: EFE

    Kopako final-laurdenetako joaneko Alcorcon-Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu nahi du 19:15ean, Mendizorrotzan. Alcorcon izango du aurkari Arabako taldeak eta final-laurdenetako joaneko partidan lortutako 0-2koa baliatzen saiatuko dira. Alaves duela 13 urte sailkatu zen azkenengoz Kopako finalerdietara.

Oscar Romerok debuta egin dezake, baina transferraren zain dago kluba. Jokalari guztiak prest ditu Mauricio Pellegrino entrenatzaileak. Raul Garcia da zalantza bakarra.

Aurrean Alcorcon izango du Arabako taldeak. Bigarren Mailako talde madrildarrak oso zail du kanporaketari buelta ematea, baina finalerdietara sailkatzen saiatuko dira. Carlos Belvis eta Rafa Paez baja dira Mendizorrotzako partidarako. David Rodriguez aurrelaria deialditik at utzi du Velazquez entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Ortola; Vigaray, Alexis, Pantic, Theo edo Raul Garcia; Dani Torres, Krsticic; Sobrino edo Romero, Toquero, Katai; eta Santos.

Alcorcon: Dani Jimenez; Fede Vega, Elgezabal, David Navarro, Nelson; Oscar Plano, Toribio, Tropi, Martin Luque; Pablo Perez; eta David Rodriguez.

Epailea: Iglesias Villanueva.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak