Itxi

Alaves

Finalerdiak

Kopako finala, 180 minutuetara

eitb.eus

Mauricio Pellegrinok jokalari guztiak ditu jokatzeko prest; helburua emaitza on bat ateratzea joaneko Balaidoseko partidan.

Ostegun honetan, iluntzeko 21:00etan Balaidoseko futbol-zelaian, indarrak neurtuko dituzte Celtak eta Alavesek. Bi taldeak nor baino nor ibiliko dira Kopako finalerdietako lehen partidan kanporaketa bideratu nahian.

Saria handia da, Kopako final handia Atleticoren edo Bartzelonaren kontra. Guztira 180 minutu, eta ostegunean lehen 90ak Vigon.

Babazorroek euren historiako lehen finala jokatu nahi dute eta horretarako oso ondo jokatu beharko dute sasoian dagoen Celtaren kontra.

Pellegrinok jokalari guztiak ditu jokatzeko prest, beraz, Adrian Ortoa atean izango da, Kiko Femenia, Feddal edo Alexis, Laguardia eta Theo defentsa lanetan; zelai erdian Marcos Llorente eta Manu Garcia; aurrealdean Gaizka Toquero edo Edgar Mendez, Ibai Gomez eta Victor Camarasa eta aurrelari gisa, Deyverson.

Ustezko hamaikakoak

Celta: Sergio; Hugo Mallo, Cabral, Roncaglia, Jonny; Marcelo Diaz, Radoja, Hernandez; Wass, Bongonda eta Aspas.

Alaves: Ortola; Femenía, Laguardia, Feddal edo Alexis, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Ibai, Camarasa, Toquero edo Edgar Mendez; eta Deyverson.

Epailea: Gonzalez Gonzalez

Futbol-zelaia: Balaidos

Ordua: 21:00