Itxi

Alaves

Porrota

Bartzelonak Alaves astindu du Mendizorrotzan (0-6)

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniarrek lau gol egin dituzte bederatzi minutuko tartean, bigarren zatian. Luis Suárez birritan, Neymar, Messi, Alexis (bere atean) eta Rakitic jokalariek egin dituzte gola.

  • Neymar eta Messi, arratsaldeko golegileetako bi. Argazkia: Efe.

    Neymar eta Messi, arratsaldeko golegileetako bi. Argazkia: Efe.

Bartzelonak jipoia eman dio Alavesi Mendizorrotza (0-6), Santander Ligako 22 jardunaldiko partidan. Norgehiagoka Errege Kopako finalaren aurrerapen gisa hartu dute, biek neurtuko baitituzte indarrak final handian, maiatzaren 27an.

Gasteiztarrek aurretik jartzeko aukera izan dute Theo Hernandezek izandako aukera batean, baina Ter Stegenek erantzun ona eman dio frantziarraren jaurtiketari.

Bartzelonak, berriz, ez du barkatu eta garaipena lehen zatian bideratu du Luis Suarezek 37. minutuan eta Neymarrek 40.ean egindako golei esker.

Bigarrenean, kataluniarrek golak egiten jarraitu dute, lau egin dituzte zortzi munututan (59.etik 67.era): Leo Messi, Alexis Ruano (bere atean), Luis Suarez eta Ivan Rakitic izan dira golegileak.

Neurketako albiste txarra Aleix Vidalek eman du, 84. minutuan zelaia utzi behar izan baitu, orkatilan min hartu ostean.

 

Fitxa teknikoa

0 - Alaves: Pacheco, Vigaray, Alexis, Laguardia, Theo (Raúl García, 87. min); Dani Torres, Marcos Llorente; Krsticic (Kiko Femenía, 45. min), Katai (Romero, 57. min), Sobrino; eta Santos.

6 - Bartzelona: Ter Stegen, Aleix Vidal, Umtiti (Jordi Alba, 66. min), Mathieu, Digne; Rakitic, Busquets (Iniesta, 64. min), André Gomes (Sergi Roberto, 72. min); Messi, Neymar eta Luis Suárez.

Golak: 0-1: Luis Suárez, 37. min. 0-2: Neymar, 40. min. 0-3: Messi, 59. min. 0-4: Alexis (bere atean), 62. min. 0-5: Rakitic, 65. min. 0-6: Luis Suárez, 67. min.

árez, 67. min.