Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:30ean

Alavesek Bartzelonaren aurkako jipoia ahaztu nahi du Riazorren

Agentziak | Erredakzioa

Pellegrinok 19 jokalari deitu ditu Deportivoren aurka jokatzeko. Zerrendatik kanpo geratu dira Aleksandar Katai eta Raul Garcia.

  • Juanfran eta Katai, Mendizorrotzan jokatutako neurketan. Argazkia: Efe.

    Juanfran eta Katai, Mendizorrotzan jokatutako neurketan. Argazkia: Efe.

Alavesek Bartzelonaren aurka hartutako jipoia ahaztu nahi du (0-6) eta bide onari heldu nahi dio berriro. Arabarrak denboraldi oso ona egiten ari dira; sailkapeneko postu lasaietan daude, eta Errege Kopako finalean sartu dira.

Mauricio Pellegrinok ezin izango du Edgar Mendez erabili (martxora arte lesionatuta dago), eta 19 jokalari deitu ditu Galiziara joateko. Aleksandar Katai eta Raul Garcia Gasteizen geratu dira.

Deportivori dagokionez, galiziarrek garaipena behar dute jaitsiera postuetatik alde egiteko, aurreko asteburuan Athleticen aurka San Mamesen galdu ostean estu eta larri dabiltza Coruñakoak.

 

Ustezko hamaikakoak

Deportivo: Tyton; Juanfran, Arribas, Sidnei, Luisinho; Guilherme, Borges; Kakuta, Çolak, Bruno Gama; eta Andone.

Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu García; Ibai, Toquero, Camarasa; eta Deyverson.

Epailea: Jaime Latre, Aragoiko batzordekoa.

Zelaia: Estadio de Riazor.

Ordua: 18:30ean.

: 18:30ean.