Itxi

Alaves

Gaur, 20:45ean

Alavesek ezustekoa eman nahi du Sevillaren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak Ligako hirugarren sailkatuaren bisita jasoko du gaur Mendizorrotzan.

  • Camarasa eta Vitolo. Argazkia: EFE

    Camarasa eta Vitolo, lehen itzuliko Sevilla-Alaves partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Sevilla izango du aurkari gaur Mendizorrotzan. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da, eta iragan asteazkenean Granadaren aurka jasotako porrota ahaztu nahi du Arabako taldeak.

Mauricio Pellegrino Alaveseko entrenatzaileak Sevillari buruz hitz egin du prentsaurrekoan: "Sevillak joko oso antolatua du, baina aldi berean oso anarkikoa den jokoa ere egiten du".

Andaluziako taldea hirugarren postuan dago LaLigako sailkapenean eta ostegunean Athletici irabazi zion, nahiz eta ez zuen joko ona eskaini. Vitolo zalantza izango da azken ordura arte Sampaolik zuzentzen duen taldean.

Ustezko hamaikakoak:

Alavs: Pacheco; Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Ibai, Toquero edo Romero, Camarasa; eta Deyverson.

Sevilla: Sergio Rico; Mercado, Rami, Pareja; Mariano, N'Zonzi, Iborra, Escudero; Vitolo edo Sarabia, Franco Vazquez; eta Jovetic.

Epailea: Daniel Jesús Trujillo Suarez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 20.45ean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves albisteak