Itxi

Alaves

Malagaren aurka (1-2)

Alavesek jokalari bat gutxiagorekin eta azken minutuan irabazi du

Erredakzioa

Arabako taldeak 1-2 irabazi dio Malagari. Feddalek sartu du lehen gola eta egotzia izan da Juankarrek banakoa sartu ostean. Azken minutuan Edgarrek garaipenaren gola sartu du.

  • Feddal. Argazkia: EFE

    Feddal, golegile eta egotzita Rosaledan. Argazkia: EFE

Alavesek garaipena lortu du Malagaren aurka (1-2) Rosaledan azken minutuan sartutako gol bati esker eta norgehiagokako azken 20 minutuak jokalari bat gutxiagorekin jokatuta.

Lehen zatiko hasierako minutuak parekatuak eta oso lehiatuak izan dira. Malagak izan ditu lehen bi abaguneak; 10. minutuan Pacheco atezainak ondo gelditu du Jose Rodriguezen jaurtiketa eta 18. minutuan Alaveseko atezainak etxeko taldearen gola eragotzi du Charlesen jaurtiketari erantzun paregabea emanda. Alaves sendo mantendu da defentsako lanean, baina ez du abaguneak sortzea lortu. Malagak ere ez du gola sartzeko aukera argiegirik egin, baina 39. minutuan Demichelisek kale egin du defentsan korner bat defendatzerakoan eta Feddalek 0-1ekoa sartu du Alavesentzat.

Bigarren zatiko hasierako minutuetan Malagak abagune argi bi izan ditu: Pacheco atezainak erantzun ona eman dio Charlesen jaurtiketari eta hurrengo aukeran Ontiverosen boleakada gora joan da. Malaga erasokor ibili da, eta bigarren zatiko hirugarren abagunean ez du barkatu; Juankarrek lehia berdindu du (1-1). Golak min egin dio Alavesi eta minutu bat beranduago, maldan gora jarri zaio neurketa Feddalek bigarren txartel horia ikusi eta taldea hamar jokalarirekin geratu baita. Une horretatik amaieraraino atzean sartu da Pellegrinok zuzentzen duen taldea. Malagak erasora jo du, eta 89. minutuan abagune ezin hobea eduki du; Pacheco atezainak, ordea, Malagaren gola eragotzi du En-Nesyriren errematea desbideratuta. Ematen izan du partida berdinduta amaituko dela, baina 91. minutuan Deyversonek baloia lapurtu dio Demichelisi, pasea eman dio Edgarri eta honek, 1-2koa sartu du Alavesi garaipena emanez.

Fitxa teknikoa:

1.- Malaga CF: Kameni; Rosales, Luis Hernandez, Demichelis, Torres (Juan Carlos, m. 58); Keko (Ontiveros m. 46), Camacho, Jose Rodriguez, 'Chory' Castro; Sandro (En-Nesyri, m. 75) eta Charles.

2.- Alaves: Pacheco; Kike Femenia, Laguardia, Feddal, Raul Garcia (Vigaray, m. 69); Toquero (Edgar, m. 60), Camarasa, Llorente, Manu Garcia; Ibai Gomez (Ely, m. 73) eta Deyverson.

Golak: 0-1, M. 38: Feddal. 1-1, M. 70: Juan Carlos. 1-2, M: 90: Edgar.

Epailea: Undiano Mallenco.

 

lenco.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak