Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:30ean

Alavesek eta Realak goi-mailako derbia jokatuko dute

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek etxean jokatutako azken 11 partidetatik bakarra galdu dute. Donostiarrei dagokienez, sendo dabiltza Anoetatik urrun, zortzi garaipen lortu dituzte dagoeneko.

  • Eusebio, Realeko entrenatzailea. Argazkia: Efe.

    Eusebio, Realeko entrenatzailea. Argazkia: Efe.

Alavesek eta Realak goi-mailako derbia jokatuko dute Mendizorritzan, bi taldeak denboraldi bikaina egiten ari baitira.

Etxean Kopan eta Ligan jokatutako azken hamaika partidetatik bakarra galdu dute gasteiztarrek; argi eta garbi dago Pellegrinorenak Mendizorrotzan indartsu daudela.

Sevillarekin berdindu eta Malagari irabazi ostean, arabarrek gertu dute Lehen Mailan jarraitzea ziurtatzea. 37 puntu dituzte eta hamargarren dira Ligan.

Baja asko Realean

Realak baja garrantzitsuak ditu derbirako: Asier Illarramendi, David Zurutuza eta Iñigo Martinez. Donostiarrek Athleticen aurka galdutako puntuak berreskuratu nahi dituzte.

Illarramendiri bosgarren txartel horia atera zioten bilbotarren aurkako derbian, Zurutuzak orkatila bihurritu zuen eta gaur bertan konfirmatu dute Iñigo Martinezek giharrean arazoa duela.

 

 

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Femenía, Laguardia, Ely, Theo; Marcos Llorente, Manu García; Toquero, Camarasa, Ibai; eta Deyverson.

Reala: Rulli; Odriozola, Mikel, Navas, Yuri; Granero, Bergara, Prieto; Oyarzabal, Juanmi eta Carlos Vela.

Epailea: Carlos Del Cerro Grande (Madrileko batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza (18.30ean).