Itxi

Alaves

1-0

Alavesek Mendizorrotzako derbia irabazi dio Realari

Agentziak | Erredakzioa

Deyversonek neurketako gol bakarra egin du. Babazorroek 40 puntu dute orain, eta Realari Txapeldunen Ligako postuak zaildu zaizkio.

  • Alaves, Deyversonen gola ospatzen / EFE.

    Alaves, Deyversonen gola ospatzen / EFE.

Alavesek Realaren aurkako euskal derbia irabazi du Mendizorrotzan, urrezko hiru puntu eskuratuta. Gasteizkoek 40 puntu dute orain, eta donostiarrak 48rekin geratu dira.

Realak baloiaren jabetza izan du, baina atsedenaldia oso gertu zegoenean, Alaves aurreratu da. Deyverson izan da goleatzailea, hiru hilabete baino gehiagoko bolada txarrari amaiera emanez. Brasildarrak eta Rullik borroka polita izan dute Realaren atean.

Txuriurdinek jokalari bat gutxiagorekin bukatu dute neurketa, Granerok bigarren txartel horia ikusi duelako 66. minutuan. Hala ere, etxekoak beren arean estutuz bukatu dute partida, baina Alaves ondo ordenatuta egon dira atzean.

Intentsitatea hasieratik egon da neurketan. Babazorroak lehen minututik arriskua sortzen saiatu dira, eta donostiarrak ondo aritu dira defentsa lanetan.

Lehen aukerak Eusebioren taldearentzat izan dira. Hala ere, Alavesen erantzunak, hobeto lehen erdiko azken zatian, aurretik jarri ditu etxekoak.

Berdin jarraitu dute kontuek atsedenaldiaren ostean. Rullik ateko duelu guztiak irabazi ditu, eta Reala, baloi jabetzaren %58arekin, berdiketa bilatzen aritu dira, gogotsu, baina Alaves seguru bat izan dute aurrean.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: Fernando Pacheco; Kiko Femenia, Laguardia, Rodrigo Ely, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Oscar Romero (Edgar, 67. min), Camarasa, Ibai (Toquero, 84. min); eta Deyverson (Christian Santos, 73. min)

Reala: Rulli; Odriozola, Mikel, Raul Navas, Yuri B.; Xabi Prieto, Granero, Guridi (Canales, 73. min); Carlos Vela, Bautista (Markel Bergara, 70. min) eta Oyarzabal (Juanmi, 60. min)

Gola: 1-0, m.44. min: Deyverson

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak