Itxi

Alaves

Porrota Espanyolen aurka

Puntu barik geratu da Alaves (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek hirugarren porrota jarraian jaso dute. Espanyolek partida hobea egin du eta neurketako aukera bakarrenetarikoa gauzatu du.

  • Caicedo eta Manu Garcia. Argazkia: Efe.

    Caicedo eta Manu Garcia. Argazkia: Efe.

Espanyolek Europan jokatzeko itxaropenari eutsi dio Alavesi 1 eta 0 irabazi ostean. Partidako gol bakarra Pablo Piattik egin du. Pellegrinoren taldeak hirugarren neurketa jarraian galdu du Ligan.

Bi taldeen indarrak orekatuak egon dira neurketa osoan, baina ez da gol aukera argirik izan. Aurkariari eusten eman dute lehen zati osoa eta atsedenaldira hutseko berdinketarekin iritsi dira.

Mauricio Pellegrinoren taldea ez da erasoan ondo aritu, sakontasuna falta izan zaio, eta ez du arrisku handirik sortu.

Piattiren gola

Egoera horri etekina atera dio etxeko taldeak norgehiagokako gol bakarra egiteko. Pablo Piatti Ligako jokalaririk baxuenak egin du. Alavesen defentsaren hutsa aprobetxatuta.

Gol horrek min egin die arabarrei eta ez dira erreakzionatzeko gai izan. Alavesek ez du Errege Kopako finalera eraman dion jokorik erakutsi.

 

 

Fitxa teknikoa

1. Espanyol:
Diego López; Javi López, David López, Diego Reyes, Aarón; Jurado, Víctor Sánchez, Marc Roca (Diop, 85. min), Piatti (Hernán Pérez, 73. min); Caicedo (Baptistao, 56. min) eta Gerard Moreno.

0. Alaves:
Pacheco; Kiko Femenía (Romero, 67. min), Laguardia, Rodrigo Ely (Vigaray, 67. min), Feddal, Theo; Camarasa, Llorente, Manu García, Edgar (Ibai, 79. min) eta Deyverson.

Gola:
1-0, 55. min: Piatti.

5. min: Piatti.