Itxi

Alaves

Gaur, 20:45ean

Alavesek bolada txarrari amaiera eman nahi dio Vila-reali irabazita

Erredakzioa

Arabako taldeak hiru partida jarraian daramatza galduta eta astelehen honetan bolada aldatzeko aukera izango du, 20:45ean, Mendizorrotzan.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak lehen iztulian Vila-reali sartutako gol bat ospatzen. Argazkia EFE

Alavesek Vila-realen aurka jokatuko du 20:45ean, Mendizorrotzan. Arabako taldeak hiru partida jarraian daramatza galduta eta bolada txarrari agur esan nahi dio.

Norgehiagoka honetarako Mauricio Pellegrino entrenatzaileak Einar Galilea, Zouhair Feddal eta Edgar Mendez jokalarien bajak izango ditu. Azken hiru partidetan Real Madrilen (3-0), Osasunaren (0-1) eta Espanyolen (1-0) aurka jasotako porrotak ahaztea eta garaipena lortzea da Alavesen helburua.

Vila-real, aldiz, sasoiko iristen da Mendizorrotzara. Fran Escribak zuzentzen duen taldeak 54 puntu ditu, eta LaLigako sailkapeneko bosgarren postuan da. Athletic du atzetik 53 punturekin eta Realak 52 puntu ditu. Sergio Asenjo, Denis Cheryshev eta Samu Castillejo min hartuta daude, eta Victor Ruiz eta Roberto Soldado baja izango dira partida bateko zigorra bete behar dutelako.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Femenia, Laguardia, Eli, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Romero, Camarasa, Ibai; eta Deyverson.

Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Musacchio, Alvaro, Jaume Costa, Bruno, Trigueros, Soriano, Adrian, Bakambu y Sansone.

Epailea: Alfonso Javier Alvarez Izquierdo.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 20.45ean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak