Itxi

Alaves

2-1 Vila-realen kontra

Goi-mailako garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Ibai Gomezek eta Rodrigo Elyk egin zituzten gasteiztarren golak. Hiru puntuekin ia ziurtatuta du Alavesek datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea.

  • Ibai Gomezen gola

    Ibai Gomezen gola

Deportivo Alavesek 2-1 gainditu zuen Vila-real Mendizorrotzako futbol-zelaian jokatutako ligako 32. jardunaldiko partidan.

Ibai Gomezek eta Rodrigo Elyk egin zituzten gasteiztarren golak lehen zatian, eta alde hori defendatu zuten bigarrenean, nahiz eta kanpoko taldeak hobeto jokatu zuen. Bakambuk 69. minutuan egin zuen Vila-realen gola, baina zorionez ez ziren bigarrena lortzeko gai izan.

Hiru puntu horiekin, Alavesek ia ziurtatuta du datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea; beraz, denboraldiko lehenbiziko helburua poltsikoan du jada.

Fitxa teknikoa:

2 - Deportivo Alaves: Pacheco, Kiko Femenía, Rodrigo Ely, Laguardia, Theo Hernandez; Marcos Llorente, Manu Garcia; Camarasa (Vigaray, 88'), Ibai Gomez (Alexis, 74'), Toquero (Katai,  75'); eta Deyverson.

1 - Vila-real: Andres Fernandez, Mario, Musacchio, Alvaro Gonzalez, Jaume Costa; Bruno, Rodrigo (Trigueros, 57'), Roberto Soriano, Adrian (Santos Borre, 65'); Bakambu eta Sansone (Leo Suarez, 87').

Golak

1-0, 35': Ibai Gomez.

2-0, 44': Ely.

2-1, 69': Bakambu.