Itxi

Alaves

1. Mailan

Historiako lehen Alaves-Eibar partida Mendizorrotzan, gaur

eitb.eus

Guztira 32 aldiz jokatu dute elkarrekin Gasteizen, baina Bigarren Mailan, Bigarren B Mailan eta Kopan. Derbia 19:30ean jokatuko da.

Alavesek eta Eibarrek partida berezia jokatuko dute gaur arratsaldeko 19:30ean Mendizorrotzako futbol-zelaian.

Lehen Mailan oraindik ez dute elkarrekin aurka jokatu Gasteizen, bai ordea, Bigarren Mailan, Bigarren B Mailan eta Kopan (guztira 32 partida).

Hasiera batean badirudi Mauricio Pellegrinoren taldea Jose Luis Mendilibarrena baino hobeto heltzen dela euskal derbira, behintzat azken emaitzak ikusita, halere, gasteiztarrek ezer gutxi dute jokoan sailkapenari begira eta armaginek oraindik aukerak dituzte Europa Ligarako txartel bat eskuratzeko lehian jarraitzeko.

Ustezko hamaikakoak

Deportivo Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Feddal, Raul Garcia edo Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Mendez, Camarasa edoo Romero, Ibai edo Katai; eta Deyverson edoo Santos.

Eibar: Yoel; Capa, Galvez, Lejeune, David Junca; Ruben Peña, Christian Rivera, Dani García, Inui; Sergi Enrich eta Kike Garcia.

Epailea: Daniel Jesus Trujillo Suarez

Futbol-zelaia: Mendizorroza.

Ordua: 19:30h