Itxi

Alaves

Alaves-Eibar

Golik gabeko berdinketa, Mendizorrotzako euskal derbian

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek puntu bat atera dute Gasteiztik, ordubete baino gehiago 10 jokalarirekin jokatu ostean. Epaileak Riesgo kalera bota du, txartel gorria erakutsita.

  • Theo Fernandez eta Kike Garcia. Argazkia: Efe.

    Theo Fernandez eta Kike Garcia. Argazkia: Efe.

Alavesek gehiegi barkatu dio Eibarri, armaginek 60 minutu 10 jokalarirekin jokatutako euskal derbian. Epaileak txartel gorria atera dio Asier Riesgori lehen zatian, baloia areatik kanpo eskuarekin urruntzeagatik.

Mendizorrotzako partidan ez da golik egon, eta gol aukerak ere, oso gutxi izan dira.

Riesgori ateratako txartel gorriak neurketa baldintzatu du. Pellegrinoren taldeak baloiaren jabetza izan du, baina sortutako aukera urriak gauzatzeko gai ez dira izan.

Lehen zatian, Ibaik jaurtitako falta batek zutoinean jo du, eta bigarren zatiko azken minutuetan, Deyverson gola sartzear izan da baina bere errematea ate azpitik atera du Lejeune atzelariak.

Azkenean, puntu bana Alaves eta Eibarrentzat.

 

Fitxa teknikoa

0 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Ely, Feddal (Alexis, 45. min), Theo Hernández; Marcos Llorente, Manu García (Romero, 64. min); Édgar Méndez (Katai,  79. min), Camarasa, Ibai Gómez; eta Deyverson.

0 - Eibar: Riesgo; Capa, Gálvez, Lejeune, Juncá; Adrián (Yoel, 26. min), Rivera, Dani García, Inui, Kike García (Arbilla, 73. min); eta Enrich.