Itxi

Alaves

Igandean, 12:00etan

Alaves-Athletic, derbi garrantzitsua Mendizorrotzan

Erredakzioa

Arabako taldeak denboraldia ahalik eta postu onenean bukatu nahi du, eta zuri-gorriek garaipena lortu nahi dute Europako postuetan sartzeko lehian aurrerapausoa emateko. Partida, igandean, 12:00etan.

  • Aduriz eta Toquero. Argazkia: EFE

    Aduriz eta Toquero lehen itzuliko Athletic-Alaves derbian. Argazkia: EFE

Alaves eta Athletic elkarren aurka lehiatuko dira igande honetan, 12:00etan, Mendizorrotzan. Arabako taldearen helburua da denboraldia ahalik eta postu onenean bukatzea eta zuri-gorriek garaipena nahi dute Europako postuetako lehian aurrerapausoa emateko.

Gasteizeko taldeak behin bakarrik irabazi dio Athletici Mendizorrotzan, 2000-2001. denboraldian, 2-1eko emaitzarekin. Cosmin Contra eta Javi Moreno izan ziren Alavesen golegileak eta Roberto Riosek sartu zuen Athleticen gola.

Derbirako Fernando Pacheco atezaina hasierako hamaikakora itzuliko da. Defentsako lerroa Kiko Femenia, Zou Feddal, Ely eta Theo Hernandez jokalariek osatuko dute; zelai erdian Marcos Llorente eta Manu Garcia egongo dira; hegaletan Victor Camarasa eta Ibai Gomez; aurrealdea Toquerok eta Deyversonek osatuko dute.

Athletic bolada onean iristen da derbira, azken lau partidetan garaipena lortuta. Europako postuetan sartzeko borrokan dago talde zuri-gorria eta garaipena nahi du Mendizorrotzan. Valverderen hamaikakoan Iturraspe sar daiteke Beñaten ordez. Kepa izango da atezaina; atzeko lerroa De Marcos, Yeray, Laporte eta Balenziaga jokalariek osatuko dute; Iturraspe eta San Jose egongo dira zelai erdian; hegaletan Muniain eta Williams; Raul Garcia puntaerdi postuan; eta Aduriz aurrelari gisa.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo Alaves: Pacheco; Femenia, Ely, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Toquero edo Mendez, Camarasa, Ibai; eta Deyverson.

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Juan Martinez Munuera.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 12.00etan.