Itxi

Alaves

Igandean, Celtaren aurka

Alavesek garaipena lortu nahi du denboraldi honetako etxeko azken partidan

Erredakzioa

Arabako taldeak 2016-2017ko LaLigako azken partida jokatuko du Mendizorrotzan Celtaren aurka, igande honetan. Norgehiagoka, 16:00etan hasiko da.

  • Celta-Alaves. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Celta-Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek Celtaren aurka jokatuko du igande honetan Mendizorrotzan, 16:00etan. 2016-2017. denboraldian etxean jokatzen duen azken partida izango da Arabako taldearentzat eta bere zaleei garaipena eskaini nahi die.

Garaipena lortu eta Errege Kopako finalerako proba egitea izango da Mauricio Pellegrinok zuzentzen duen taldearen helburua. Gainera, Alaveseko jokalari askorentzat euren azken partida izan daiteke Mendizorrotzan Arabako taldearekin.

Gasteiztarren aurkaria Celta izango da. Galiziako taldea Europa Ligatik kanporatuta geratu zen finalerdietan. Manchester Uniteden aurka partida ona jokatu zuten, baina finalik gabe geratu dira. Eduardo Berizzo entrenatzaileak ezohiko jokalariekin osatuko du hamaikakoa, titularrei atsedena emango baitie asteazkenean Real Madrilen aurka jokatu beharreko partidara ondo iritsi daitezen.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Ortola; Vigaray, Ely, Alexis, Theo; Marcos Llorente, Manu Garcia; Toquero, Romero, Katai; Santos.

Celta: Sergio Alvarez; Roncaglia, Sergi Gomez, Fontas, Jonny; Marcelo Diaz, Jozabed, Wass; Bongonda, Pione Sisto, Beauvue.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 16.00etan.

 

0etan.