Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bartzelona-Alaves (3-1): Errege Kopako finala galdu du Alavesek

  • facebook
  • twitter

Alaves

3-1

Alaves Kopa gabe geratu da Bartzelonaren aurka finala galdu ostean

Erredakzioa

2017/05/27

Messik sartutako gola berdintzea lortu du Theok, baina atsedenaldia baino lehen beste bi gol jaso ditu Arabako taldeak.

  • Neymarrek Alavesi bigarren gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

    Neymarrek Alavesi bigarren gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

    Neymarrek Alavesi bigarren gola sartu dion unea. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Alavesek 3-1 galdu du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finala eta ezin izan du bere historiako lehen titulua eskuratu. Barça izendatu da txapeldun Vicente Calderonen.

Norgehiagoka parekatuta hasi da. Bartzelona izan da baloiaren jabe, Alaves lasai egon da tokia galdu gabe eta kontraerasora ateratzeko prest. Lehen abisua Alavesek eman du Deyversonen bitartez, baina jokaldia ezerezean geratu da. Bartzelonaren erantzuna bosgarren minutuan etorri da gutxigatik kanpora joan den Alcacerrek buruz egindako erremate baten ostean. Neurketako 26. minutuan izan du abagune argiena Alavesek; Ibaik area barruan jaurtiketa egin, baloiak zutoina eta Cillessen atezainaren bizkarra jo, eta goleko marra gainetik ibili ostean ez da ate barrura sartu. Aldaratzea Deyversonek jaso eta jaurtiketa kanpora bidali du. Hurrengo minutuan Barçak izan du gola sartzeko aukera, baina Pacheco atezainak Alcacerren errematea desbideratu du. Bartzelona baloiaren jabe egin da lehen zatiaren erdialdetik aurrera eta 30. minutuan Messik 1-0ekoa sartu du area kanpotik maisuki egindako erremate baten bitartez. Alavesek, ordea, ez du etsi eta 33. minutuan partida berdindu du (1-1) Theo Hernandezek faltaz sartutako gol ikusgarri bati esker. Lehen zatiko azken txanpa, aldiz, oso gogorra izan da Alavesentzat, Bartzelonak bi gol sartu baititu atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan. Lehiako 45. minutuan Neymarrek 2-1koa sartu du jokoz kanpoko posizioan eta 48. minutuan, justu aldageletara joan aurretik, Alcacerrek sartu du 3-1ekoa.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio euskal taldeak eta Ibai Gomezen falta jaurtiketa oso gutxigatik kanpora joan da. Bartzelonak azkar erantzun du, baina Pacheco atezainak blaugranen gola eragotzi du Alcacerren erremateari erantzun bikaina emanda. Norgehiagokako 69. minutuan Cillessen atezainak Deyversonek behartuta egin duen errematea desbideartu du, eta minutu bat beranduago epaileak baliorik gabe utzi du Deyversonen gola Alaveseko aurrelaria jokoz kanpo egon delako. Azken minutuetan saiatu da Arabako taldea aldeak murrizten, baina ezin izan du aurkariaren atea zulatu. Bartzelonak ondo eutsi dio Alavesi amaierako minutuetan eta txapeldun izendatu da.

Fitxa teknikoa:

3 - Bartzelona: Cillessen; Mascherano (Andre Gomes, m. 9), Pique, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic (Aleix Vidal, m. 82), Iniesta; Messi, Paco Alcacer eta Neymar.

1 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Vigaray, Rodrigo Ely, Feddal, Theo Hernandez (Romero, m. 79); Edgar Mendez (Camarasa, m. 59), Marcos Llorente, Manu Garcia, Ibai (Sobrino, m. 59); eta Deyverson.

Goleak: 1-0, m. 30: Messi; 1-1, m. 33: Theo Hernandez; 2-1, m. 45: Neymar; 3-1, m. 48+: Paco Alcacer.

Epailea: Clos Gomez.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena