Itxi

Alaves

Independienteko Entrenatzailea

Alaves Luis Zubeldiaren fitxaketa negoziatzen ari da Kolonbian

eitb.eus

Sergio Fernandez kirol-zuzendaria Medellinen da entrenatzaile berriaren fitxaketa ixteko asmoz. Zubeldiarekin batzartu zen, eta teknikaria  presidentearekin bilduta dago bere kontratua eteteko.

  • Sergio Fernandez. Argazkia: @freeman01002

    Sergio Fernandez (ezkerrean), Silva presidentearekin (eskuman). Argazkia: @freeman01002

Alavesek entrenatzaile berria fitxatu behar du datorren denboraldirako eta aukeratu duen teknikaria Luis Zubeldia da. EiTBko kirol-erredakzioak jakin ahal izan duenez, Sergio Fernandez kirol-zuzendaria Kolonbian da ostiraletik, Independiente de Medellin taldearen partida ikusi zuen Deportivo Caliren aurka eta Luis Zubeldiarekin batzartu zen.

'Maisua' ezizenaz ezagutzen dute Luis Zubeldia Kolonbian. Teknikaria Eduardo Silva presidentearekin eta Raul Giraldo akziodun nagusiarekin batzartuta dago bere etorkizuna erabakitzeko. Zubeldiak kontratua du Independiente Medellinekin 2017ko abenduaren 31ra arte; hortaz, Alavesek diru-kopuru bat ordaindu beharko dio klub kolonbiarrari konpentsazio modura.

ntsazio modura.