Itxi

Alaves

Denboraldi-aurrea

Zortzi lagunarteko eta egonaldia Alacanten, Alavesen denboraldi-aurrean

eitb.eus

Babazorroek uztailaren 15ean jokatuko dute lehenengo adiskidantzazko partida, eta abuztuaren 2tik 9ra Alacanten egongo dira.

Alavesek hurrengo asteetako egutegiaren berri eman du, ezagunak ziren lagunarteko partida batzuk konfirmatuz eta berriak iragarriz.

Denboraldi-aurrea uztailaren 10ean hasiko da, Luis Zubeldiaren zuzendaritzapean. Zortzi lagunarteko jokatuko dituzte. Abuztuaren 2tik 9ra, argentinarraren taldeak egonaldia egingo du Alacanten.

 

ALAVESEN DENBORALDI-AURREKO EGUTEGIA

Uztailak 15: aurkaria konfirmatzeke; Santoña (Kantabria)

Uztailak 19: Toulouse; Donibane-Lohitzune (Lapurdi)

Uztailak 22: UD Logroñes; Guardia (Araba)

Uztailak 27: Mirandes; Gasteiz (zelaia konfirmatzeke)

Uztailak 28: Numantzia; Soria

Abuztuak 6: Levante; Alacant

Abuztuak 9: Leganes; Butarque

rong>; Butarque