Itxi

Alaves

Hiru denboraldirako

Alavesek Enzo Zidane fitxatu du

Erredakzioa

Arabako kluba eta Real Madril akordiora iritsi dira eta Zinedine Zidaneren seme zaharrenak hiru urterako kontratua sinatu du Alavesekin. Real Madrilek berrerosteko aukera izango du.

  • Enzo Zidane. Argazkia: EFE

    Enzo Zidane eta Zinedine Zidane. Argazkia: EFE

Alavesek Enzo Zidane fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Arabako taldea eta Real Madril akordiora iritsi dira, eta Enzoren fitxaketa ofizial egin dute. Real Madrilek jokalaria berrerosteko aukera izango du.

Enzo Zidanek 22 urte ditu, eta partida ofizialean debuta egin zuen Real Madrilen lehen taldearekin Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako partidan Santiago Bernabeun. Gainera, gola sartu zuen partida horretan. Castillan jokatu du denboraldiaren zati handiena, 32 partidatan parte hartu eta 5 gol sartuta Bigarren B Mailako II. multzoan.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak