Itxi

Alaves

2017-2018. denboraldirako

Alavesek eta Baskoniak ekipazio berriak aurkeztu dituzte

Erredakzioa

Futbol taldeak eta saskibaloi taldeak ostiral honetan aurkeztu dituzte 2017-2018. denboraldian jantziko dituzten arropak.

  • Alaves eta Bakonia. Argazkia: EFE

Alavesek eta Baskoniak ostiral honetan aurkeztu dituzte 2017-2018. denboraldian erabiliko dituzten ekipazioak. Futbol taldeak hiru ekipazio aurkeztu ditu, eta saskibaloi taldeak lau.

Kelme marka erabiliko dute bi taldeek. Alavesek ohiko ekipazio zuri eta urdina aurkeztu du, marra urdin bat duen beltz koloreko beste ekipazio bat, eta Gasteizko bandera omentzen duen beste bat, zuria eta gorria.

Baskoniak, aldiz, blaugrana koloreko ohiko ekipazioa eta Alavesek aurkeztu duen moduko Gasteizko bandera omentzen duena aurkeztu ditu Endesa Ligarako; granate koloreko bat eta kolore urdin iluna duen beste ekipazio bat, Euroligarako.