Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Ruben Sobrino fitxatu du lau denboraldirako

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak Manchester Cityk utzita jokatu du orain arte Gasteizen. Aurreko denboraldian 16 partida jokatu ditu, Liga eta Kopa kontuan hartuta, eta hiru gol sartu ditu.

  • Ruben Sobrino. Argazkia: @Alaves_eus

    Ruben Sobrino. Argazkia: @Alaves_eus

Alavesek Ruben Sobrino fitxatu du datozen lau denboraldietarako, Manchester Cityrekin akordio bat egin ostean.

Aurrelariak Alavesen jarraituko du, orain arte Gasteizen utzita jokatu baitu.

Sobrinok 25 urte ditu eta Daimielen, Ciudad Realen, jaio zen. Abiadura eta erasorako gaitasuna dira bere ezaugarri nagusiak.

Aurreko denboraldian 16 partida jokatu zituen, Ligan eta Kopan, eta hiru gol egin zituen.

ol egin zituen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves