Itxi

Alaves

Lau urterako

Alavesek Guillermo Maripan fitxatu du

Erredakzioa

Arabako taldeak lau denboraldirako fitxatu du erdiko defentsa txiletarra. 23 urte ditu, eta Universidad Catolica taldetik dator.

  • Gillermo Maripan. Argazkia: EFE

    Gillermo Maripan. Argazkia: EFE

Alavesek Guillermo Maripan fitxatu du datozen lau denboraldietarako. 23 urte ditu, erdiko defentsa da, eta Txileko Universidad Catolica taldetik dator Arabako klubera.

Txikitatik Universidad Catolica taldean egon da. Bertan egin du bere kirol ibilbide guztia eta 2012an egin zuen debuta lehen taldearekin. 2017ko urtarrilan debuta egin zuen Txileko selekzioarekin.

 

rong>.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves albisteak