Itxi

Alaves

0-0, Donibane Lohizunen

Pachecoren geldiketek berdinketa eman diote Alavesi estreinaldian

Erredakzioa

Toulouse Frantziako Lehen Mailako taldea aurkari zutela, gasteiztarren atezainak penalti bat gelditu zuen, eta meritu handiko hainbat geldiketa egin zituen.

  • Alavesek maila ona eman zuen Toulouse taldearen aurkakoan. Argazkia: EiTB.

    Alavesek maila ona eman zuen Toulouse taldearen aurkakoan. Argazkia: EiTB.

Hainbat geldiketa bikain eginda, Fernando Pacheco atezainak berdinketa eman zion Alavesi (0-0) asteazkenean, Donibane Lohizunen, Toulouse Frantziako Lehen Mailako Ligako taldearen aurka jokatutako lagunarteko partidan. Luis Zubeldia entrenatzailearen estreinaldia izan zen, eta bere jokalariak aurkari indartsu baten kontra ikusteko aukera izan zuen argentinarrak. Ondo aritu ziren.

Geldiketa ikusgarriak egin zituen Pachecok, baina batez ere 26. minutuan egin zuena azpimarra daiteke. Delortek jaurtitako penalti bat gelditu zuen, eta gauza bera egin zuen aurrelariaren bigarren errematearekin.

Alavesek ere izan zituen aukera batzuk markagailuan aurretik jartzeko, eta argiena 80. minutuan iritsi zen. Christian Santosek zutoinera bidali zuen baloia falta jaurtiketa batean.

Luis Zubeldiak hiru jokalari berri kokatu zituen hasierako hamaikakoan, honako taldea kaleratu baitzuen: Pacheco, atean; Vigaray, Maripan, Alexis eta Hector Hernandez, atzealdean; Dani Torres, Manu, Oscar Romero, Katai eta Pedraza, zelai-erdian, hegaletan eta aurrealdeko lehen lerroan; eta Ruben Sobrino, aurrean. Enzo Zidane, Burgui, Duarte, Christian Santos, Dieguez, Krsticic, Demirovic, Sergio Llamas eta Victor ere aritu ziren.

re aritu ziren.