Itxi

Alaves

Ofiziala

Alavesek Sivera atezaina fitxatu du, lau denboraldirako

Agentziak | Erredakzioa

Valentziatik dator, 20 urte ditu eta Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin ibilia da. Alacanteko atezaina Pachecorekin batera izango da Alaveseko atepean.

  • Argazkia: @Alaves

    Argazkia: @Alaves

Alavesek Antonio Sivera atezaina fitxatu du hurrengo lau denboraldietarako. Valentziatik datorren atezainak 20 urte ditu, Alacanteko Javea herrikoa da, eta Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin ibilia da. Etorkizun handiko jokalaria omen da.

Honenbestez, bi atezain izango ditu Alavesek hurrengo denboraldian: Sivera eta Pacheco. Azken hori izan zen titularra aurreko denboraldian.

Sivera Draft Futbol Urrezko Hamaikakoan sartu dute berriki; besteak beste, Mikel Merino, Asensio, Ceballos edo Vallejo ere daude zerrenda horretan.

f-8">