Itxi

Alaves

Denboraldiaurrea

Alavesek berdindu egin du Numantziarekin, 91. minutuan

Agentziak | Erredakzioa

Danik egin du Sorioakoen gola lehen zatiko 36. minutuan, eta arabarrena Santosek sartu du, partida amaitzear zegoela.

  • Alexis eta Dani. Argazkia: Efe.

    Alexis eta Dani. Argazkia: Efe.

Christian Santosek 91. minutuan egindako golak Alavesek denboraldiaurreko lehen porrota hartzea saihestu du.

Numnatziak lehen zatiko 36. minutuan egin du gola, Dani Nietoren bidez, eta horixe izan da, hain zuzen, arabarrek denboraldiaurrean hartutako lehenengoa.

Luis Zubeldía eta Jagoba Arrasatek jokalari guztiak erabiltzeko aprobetxatu dute neurketa.

Numnatziak ezustean harrapatu du Alaves lehen zatian. Arabarrak hobeto hasi dira baina azkenean sufritu egin dute, gorriek joko gero eta sakonagoa egiten hasi direnean.

36. minutuan, Dani Nietok jokaldia egin du eta bakarrik gelditu da Pachecoren aurrean. Baloia jaurti eta ate barruan sartu du.

Atsedenaldiaren ostean, bi hamaikakoak osorik aldatu dituzte bi entrenatzaileek, eta partidak bizitasuna irabazi du.

Eta Numantziak partida irabazita zuela ematen zuenean, Santos agertu da banakoa egiteko, 91. minutuan.  Zubeldiaren taldeak denboraldiaurrean hartzen duen lehen gola da.

 

Fitxa teknikoa

1 - Numantzia: Munir (Aitor Fernández 46. min); Unai Medina (Christian, 70. min), Dani Calvo (Pomareta, 80. min), Carlos Gutiérrez (Marcos, 31. min), Ripa (Markel, 46. min); Escassi (Larrea, 46. min), Iñigo Pérez (Alvarez, 80. min); Nacho (Grego, 46. min), Manu del Moral (Pablo Valcarce, 46. min), Dani Nieto (Marc Mateu, 46. min); Higinio (Pere Milla, 46. min).

1 - Alaves: Pacheco (Sivera, 71. min); Vigaray, Maripan (Dieguez, 46. min), Alexis, Héctor Hernández (Duarte, 69. min); Dani Torres (Wakaso, 46. min), Manu (Demirovic, 71. min); Katai (Burgui, 46. min), Ibai Gómez (Krsticic, 69. min), Pedraza (Enzo, 46. min); Sobrino (Santos, 69. min).

Golak: 1-0, 35. min: Dani Nieto. 1-1, 91. min: Santos.