Itxi

Alaves

Igandean, 12:00etan

Alavesek garaipenaren beharrarekin hartuko du Vila-real

Erredakzioa

Arabako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du igande honetan, 12:00etan, Mendizorrotzan. Medran, Munir eta Bojan, hasierako hamaikakoan egongo dira.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaves. Argazkia: EFE

Alavesek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du igande honetan, 12:00etan, Mendizorrotzan. Arabako taldeak Vila-real izango du aurkari eta puntuak lortzen hasteko beharra dute.

Luis Zubeldia entrenatzaileak Victor Laguardiaren eta Hector Hernandezen bajak ditu, eta zalantza dira Aleksandar Katai eta Ruben Duarte. Neurketa honetarako espero da Bojanek, Medranek eta Munirrek batera jokatzea hasieratik. Maripanek bete lezake Alexis Ruanoren postua.

Bestalde, Vila-realek egoera hobean ekingo dio neurketari. Ligan lehen garaipena lortu eta Europa Ligan lehen partida irabazi ostean iritsiko da Gasteizera. Gainera, min hartutako jokalariak ere berreskuratzen hasi da Fran Escriba teknikaria.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Alexis edo Maripan, Pedraza; Tomas Pina, Medran; Ibai, Bojan, Burgui; eta Munir.

Vila-real: Barbosa, Rukavina, Alvaro, Victor Ruiz, Jaume Costa; Castillejo, Rodri, Trigueros, Fornals; Bacca eta Bakambu.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

Zelaia: Mendizorroza.

Ordua: 12.00etan.

dua: 12.00etan.