Itxi

Alaves

Gaur, 21:00etan

Alavesek lehen garaipena lortu nahi du Deportivoren aurka

Erredakzioa

Arabako taldea Riazorren arituko da, puntuen premia handia duela. Lehen aldiz eseriko da Cabello aulkian Alaves zuzentzen, klubak igandean Luis Zubeldia kargutik kendu ondoren.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alavesek Deportivo izango du aurkari Riazorren. Argazkia: EFE

Alavesek Deportivoren aurka jokatuko du gaur, 21:00etan, Riazorren. Arabako taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du. Lau jardunalditan lau porrot jasotzeak Luis Zubeldia kargutik kentzea eragin zuen. Javier Cabellok zuzenduko du Arabako taldea Deporren aurka. Alavesek ez du punturik lortu oraindik, eta Deportivok puntu bakarra eskuratu du lehen lau partidetan.

Hector Hernandez eta Victor Laguardia bajan dauden, eta Bojan Krkic ere ez dago jokatzeko moduan. Bestalde, Manu Garcia hasierako hamaikakora itzuliko da, eta zelai erdia osatuko du Wakasorekin eta Medranekin batera.

Pepe Mel Deportivoko entrenatzaileak Ruben Martinez, Pedro Mosquera, Carles Gil eta Zakaria Bakkali jokalarien bajak izango ditu, eta Sidnei zalantzan dago oraindik. Fede Valverde eta Bruno Gama izan daitezke berritasunak talde galiziarraren hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo: Pantilimon; Juanfran, Schär, Sidnei edo Arribas, Luisinho; Fede Valverde, Guilherme, Borges, Bruno Gama; Adrian López eta Andone.

Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Alexis edo Maripan, Pedraza; Tomas Pina edo Manu Garcia, Medran, Wakaso; Ibai, Burgui eta Munir.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Abanca Riazor.

Ordua: 21:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves albisteak