Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:30ean

Alavesek lehen garaipena nahi du etxean

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek Espanyol izango dute aurkari Mendizorrotzan. Puntuak nahi dituzte, sailkapeneko zulotik ateratzeko.

0:26

Deportivo Alavesek lehen garaipena lortu nahi du Mendizorrotzan, eta horretarako Espanyoli irabazi beharko dio larunbatean jokatuko duten Liga partidan. Arabarrak sailkapeneko azken tokian dira, eta kataluniarrek, berriz, hobera egin dute azken asteetan.

Gasteiztarrek Valentziaren aurka egindako joko onarekin jarraitu nahi dute, orduan punturik atera ez arren.

Levanteren aurka zazpigarren jardunaldian lortutako garaipena kenduta (0-2), gasteiztarrek Ligan jokatutako partida guztiak galdu dituzte, eta sailkapeneko azken tokian dira, hiru punturekin.

Larunbateko neurketari begira, Gianni De Biasi entrenatzaileak ezin izango ditu Hector Fernandez, Victor Laguardia eta Alfonso Pedraza erabili, min hartuta daudelako.

Carlos Vigaray taldeko eskuin hegalekoak ere ezin izango du jokatu, zigortuta dagoelako. Ondorioz, entrenatzaileak sistema aldatu beharko du eta lau jokalariko defentsa erabili.

Espanyolek Mendizorrotzan jokatutako azken bi partidak irabazi ditu, bat Ligan eta bestea Kopan.

Quique Sanchez Floresen taldeak Betisi irabazi berri dio, eta moralez gainezka dira.

 

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Alexis, Ely, Diéguez, Duarte; Manu García, Wakaso; Pedraza, Medrán, Ibai; Munir.

Espanyol: Pau López; Víctor Sánchez, David López, Mario Hermoso, Aarón; Jurado, Javi Fuego, Darder, Piatti; Baptistao, Gerard Moreno.

Epailea: Pablo González Fuertes (Asturiaseko Batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 18.30ean

8.30ean