Itxi

Alaves

Puntu barik etxera

Alavesek merezitako porrota hartu du Getafen (4-1)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek atzera pausoa eman dute irudi kaskarra emanda. Markel Bergara, Jorge Molina, Angel (2) eta Christian Santos izan dira neurketako golegileak.

  • Getafeko jokalariak, Markel Bergararen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Getafeko jokalariak, Markel Bergararen gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Getafek bere ehungarren garaipena ospatu du Lehen Mailan Alavesi 4 eta 1 irabazita. Markel Bergarak, Jorge Molinak eta Angel Rodriguezek, bi aldiz, egin dituzte madrildarren golak.

Madrildarrak jaun eta jabe izan dira lehen minututik, eta Alavesek ezustean harrapatu dute.

Bigarren erasoan aurretik jarri dira markagailuan Pepe Bordalasen jokalariak. Markel Bergarak egin du gola, Arambarri egindako erdiraketa aprobetxatuz.

Arabarrek Munirren jaurtiketa batekin erantzun diote gol horri, baina Guaitak erantzun bikaina eman dio. Handik gutxira, zortzigarren minutuan, Jorge Molinak bigarrena egin du, penaltiz, Dieguezek area barruan falta egin ostean.

Atsedenaldiak hobe egin dio Getaferi Alavesi baino, madrildarrek partidaren kontrola izaten jarraitu baitute, ahalegin handirik egin gabe.

53. minutuan, Angel Rodriguezek baloia jaso du Alaveseko bi defentsen artean, eta Pachecoren atean sartu du eskumarekin egindako erremate baten bidez.

Hirugarren gol horrek behin betiko kolpea eman die gasteiztarrei. Pachecoren geldiketek hainbat gol ekidin dituzte, baina Angelen bigarrena ezin izan du saihestu.

Neurketa azken minutuetan, Alavesek bere gol bakarra egin du. Christian Sanchez izan da golegilea, baloia area barruan buruarekin errematatuta.

 

Fitxa teknikoa

4 - Getafe: Guaita; Damián Suárez, Cala, Djené, Antunes; Amath (Fajr, 65. min), Arambarri, Markel Bergara (Sergio Mora, 59. min), Portillo; Ángel Rodríguez (Álvaro Jiménez, 77. min), Jorge Molina.

1 - Alaves: Pacheco; Vigaray (Ibai, 75.min), Alexis, Diéguez (Burgui, 46.min), Ely, Pedraza; Pina (Wakaso, 46.min), Manu García, Medrán, Santos; Munir.

Golak: 1-0: M.5 Bergara; 2-0: M.8 Jorge Molina, de penalti; 3-0: M.52 Ángel; 4-0: M.63 Ángel; 4-1: M.81 Christian Santos.

 

 

GETAFE ALAVES SUAREZ VIGARAY efe

getafe alavés portillo pedraza efe