Itxi

Alaves

Gironaren kontra

Lehen aldiz egin ditu hiru gol 1. Mailan Ibai Gomezek

Agentziak | eitb.eus

Bi gol egin zituen Athletic Clubeko elastikoarekin 2013-14 denboraldian 19. eta 20. jardunaldietan.

0:45

Deportivo Alavesek garaipen handia lortu zuen bart Gironaren kontra; 2-0ko emaitza irauli zuten gasteiztarrek Ibai Gomezen hiru golei esker.

Bizkaitarrak inoiz lortutako marka erdietsi zuen Montiviliko futol-zelaian. Hiru golak partidako azken zatian egin zituen, eta hirugarrena gainera luzapenean hiru puntuak Gasteizera eramateko.

Lehen Mailan bi gol egin zituen Athletic Clubeko elastikoarekin 2013-14 denboraldian, 19. eta 20. jardunaldietan hain zuzen ere, lehenengoa Almeriaren kontra (zuri-gorriek 6-1 irabazi zuten) eta Valladoliden aurka (4-2 izan zen markagailua bilbotarren alde).