Itxi

Alaves

Ostiralean, 21:00etan

Alavesek eta Las Palmasek hobekuntzari jarraipena eman nahi diote

Erredakzioa

Mendizorrotzan jokatuko da partida, ostiralean, 21:00etan. Rodrigo Ely eta Carlos Vigaray baja dira.

  • Girona-Alaves. Argazkia: EFE

    Denboraldi honetako Girona-Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek Las Palmasen aurka jokatuko du ostiral honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. Bi taldeak jaitsiera postuetan daude, baina Ligako aurreko jardunaldian garaipena lortzetik datoz. Las Palmasek Alavesek baino puntu bat gehiago du.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak bigarren partida zuzenduko du Arabako taldeko entrenatzaile kargua hartu zuenetik. Paquito Fernandez Las Palmas taldeko teknikariak ere bigarren partida zuzenduko du talde kanariarraren karguan.

Ostiraleko partidarako, Arabako taldeak Rodrigo Elyren eta Carlos Vigarayren bajak izango ditu, Hector Hernandez eta Ruben Sobino jokalarienez gain. Bestalde, Ruben Duarte eta Alexis Ruano jokatzeko prest izango ditu Abelardok. Manu Garcia hamaikakora itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean eta Christian Santos ere prest egongo da neurketa bateko zigorra bete ostean. Alvaro Medranek eta Pedrazak ere hasieratik jokatuko dute.

Las Palmasek, bestalde, Pedro Bigas, Alen Halilovic, Vitolo, Momo eta Tanausu Dominguez 'Tana' jokalarien bajak ditu Mendizorrotzarako. Gainera, David Simon deialditik at geratu da. Paquitok bi aldaketa egingo ditu iragan jardunaldiko hamaikakoarekin alderatuta; Ximo Navarrok jokatuko du Bigasen ordez eta Tannanek ordezkatuko du Tanaren hutsunea.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martin, Alexis, Maripan, Duarte; Manu Garcia edo Wakaso, Medran; Ibai, Bojan, Pedraza; eta Munir.

Las Palmas: Raul Lizoain; Míchel Macedo, Ximo Navarro, Lemos, Dani Castellano; Javi Castellano, Vicente Gomez; Tannane, Jonathan Viera, Remy; eta Calleri.

Epailea: David Medie Jimenez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 21.00etan.