Itxi

Alaves

Final-zortzirenak

Kopak hasiera emango dio 2018ri

eitb.eus

Alavesek Formenterarekin neurtuko ditu indarrak. Joaneko partidan kanpoan jokatuko dute babazorroek asteazkenean eta bueltakoa hilaren 10ean Mendizorrotzan.

Madrileko Las Rozaseko Futbol Hirian egin zen Kopako zozketa. Alavesek Formenterarekin jokatuko du final-laurdenetarako txartela eskuratu ahal izateko.

Real Madrilek eta Atleticok Numantzia eta Lleida taldeen kontra jokatuko dute eta Bartzelona egungo txapeldunak Celta izango du aurrean.

FINAL-ZORTZIRENAK (joanekoa)

Asteazkenean, urtarrilak 3

19:00 SD Formentera- Alaves

19:00 Lleida- Atletico

21:00 Cadiz- Sevilla

21:00 Las Palmas- Valentzia

Ostegunean, urtarrilak 04

19:00 Celta- FC Bartzelona

19:00 Leganes- Vila-real

21:00 Numantzia- R. Madril

21:00 Espanyol- Levante

FINAL-ZORTZIRENAK (bueltakoak)

Asteartean, urtarrilak 9

19:30 Atletico- Lleida

21:30 Valentzia- Las Palmas

Asteazkenean, urtarrilak 10

19:30 Alaves- SD Formentera

19:30 Vila-real- Leganes

21:30 R. Madril- Numantzia

Ostegunean, urtarrilak 11

19:30 Sevilla- Cadiz

19:30 Levante- Espanyol

21:30 FC Bartzelona- Celta