Itxi

Alaves

Derbia, igandea

Alavesek Athleticen aurkako azken lau partidetatik bi irabazi ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorrien azken garaipena 2002-2003 denboraldian izan zen, Mendizorrotzan jokatutako derbian 2 eta 4 gailendu ziren bilbotarrak.

  • Iaz San Mamesen jokatutako derbiko irudia. Argazkia: Efe.

    Iaz San Mamesen jokatutako derbiko irudia. Argazkia: Efe.

Alavesek lau partida daramatza Athleticen aurka galdu barik. Bi taldeek euskal derbia jokatuko dute igandean, San Mamesen, 18:30ean Ligako 18. jardunaldian.

2003-2004 denboraldian galdu zuten gasteiztarrek azken aldiz bilbotarren aurka. Orduan Athletic 2 eta 4 nagusitu zen Mendizorrotzan. Astudillo eta Magnok egin zituzten arabarren golak, era Yestek, Etxebek eta Urzaizek bizkaitarrenak.

Alavesek orain arte San Mamesen lortu duen garaipen bakarra 2005-2006 denboraldian izan zen. Orduan Chuchi Cosek zuzentzen zuen taldeak 0 eta 2 irabazi zuen, Nenek eta Bodipok egindako golei esker.

Denboraldi horretako itzuliko partida eta 10 urte ondoren jokatutako hurrengo norgehiagoka hustean amaitu ziren. Ondoren Alavesek Athletici irabazi zion Mendizorrotzan 1 eta 0 Theo Fernandezek egindako golarekin.

Horrela, azken lau partidetan arabarrek lortutako bi berdinketek eta bi garaipenek aurreko urteetako bolada txarrarekin amaitu dute. Ordura arte, Athleticek  24 partidetatik 22 irabazi zituen.

irabazi zituen.