Itxi

Alaves

Asteazkenean, 19:30ean

Alavesek final-laurdenetarako txartela lortu nahi du Formenteraren aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak 1-3 irabazi zuen final-zortzirenetako joaneko partida, eta final-laurdenetara sailkatzea du helburu gaur. Neurketa 19:30ean jokatuko da, Mendizorrotzan.

  • Formentera-Alaves. Argazkia: EFE

    Kopako joaneko Formentera-Alaves partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek gaur, 19:30ean, jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako itzuliko partida Mendizorrotzan, Formenteraren aurka. Arabako taldeak 1-3 irabazi zuen joaneko neurketa, eta final-laurdenetarako txartela lortzea du helburu.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak deialditik at utzi ditu Bojan Krkic eta Christian Santos. Litekeena da bi jokalari hauek Alaves uztea neguko merkatu honetan. Katai ere deialditik at geratu da, eta baliteke horrek ere taldea uztea datozen egunetan. Laguardia eta John Guidetti dira berritasunak deialdian, eta harrobiko Victor Lopez, Ermedin Demirovic eta Adrian Dieguez ere sartu dira zerrendan. Martin Aguirregabiria eta Manu Garcia deialditik at geratu dira, atseden hartzeko. Burguik hiru aste emango ditu bajan, min hartuta baitago.

Formenterak bi goleko desabantaila du, baina ez du kanporaketa galdutzat eman nahi. Andrej Kotnik aurrelaria fitxatu du Italiako A Serieko Crotone taldetik, eta deialdian sartu du Tito Garcia Sanjuan entrenatzaileak. Hala ere, asteartean Formenterak jaso gabe zuen federazioaren fitxa (beharrezkoa du Kotnik zelairatzeko). Fernando Liñani, berriz, baja eman diote, Hirugarren Mailako Eivissa taldera joatea erabaki baitu.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Sivera; Víctor Lopez, Ely edo Alexis, Laguardia, Dieguez; Medran, Torres; Ibai, Sobrino, Wakaso; Demirovic edo Guidetti.

Formentera: Contreras; Samu, Javi Rosa, Kiko, Bonilla; Álvaro, Omar, Gabri, Nando, Adrian Riera; Kotnik.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 19:30.