Itxi

Alaves

Zozketa

Valentzia izango da Alavesen aurkaria, final-laurdenetan

eitb.eus

Joaneko partida hilaren 17an jokatuko da arratsaldeko 19:00etan Mestallan, eta itzulikoa 24an, Mendizorrotzan, ordu berean.

  • Valentzia eta Alavesen arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

    Valentzia eta Alavesen arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

Errege Kopako final-laurdenetako zozketa egin dute goizean Madrilen, eta ondorengo hauek dira bertatik ateratako kanporaketak:

 

JOANEKO PARTIDAK:

Urtarrilak 17, asteazkena

19:00 Valentzia  - Deportivo Alaves

19:00 Atletico Madril - Sevilla

21:00 Espanyol - Bartzelona

Urtarrilak 18

21:30 Leganes - Real Madril

 

ITZULIKO PARTIDAK:

Urtarrilak 23, asteartea

21:30 Sevilla - Atletico Madril

Urtarrilak 24, asteazkena

19:00 Alaves - Valentzia

21:30 Real Madril - Leganes

Urtarrilak 25, osteguna

21:30 Bartzelona - Espanyol