Itxi

Alaves

2-1

Alavesek porrota jaso du Barçari sufriarazita eta epailearen erabaki polemikoekin

Erredakzioa

Arabako taldeak 2-1 galdu du. Guidettik sartu du lehen gola, Piquek eskuarekin gola sartuta berdindu du, eta Messik 2. gola sartu du faltaz. Epaileak ez du Alavesen aldeko penalti argi bat adierazi.

  • Bartzelona-Alaves. Argazkia: EFE

    Ruben Sobrino, Bartzelona-Alaves (2-1) partidan. Argazkia: EFE

Alavesek 2-1 galdu du Bartzelonaren aurka, partida handia jokatu ostean. Irabazten hasi da talde gasteiztarra, Bartzelonak Piquek eskuarekin sartutako gol baten bitartez berdindu du neurketa, Messik bigarren gola sartu du faltaz, eta epaileak ez du Alavesen aldeko penalti argi bat adierazi, 90. minutuan.

Arabako taldea sendo irten da Camp Nouko berdegunera eta ideiak argi izanda. Neurketako lehen arriksu jokaldia Alavesena izan da, 11. minutuan Ibaik egin duen erdiraketa baten bitartez, baina Ter Stegen atezainak ez du errematerako aukerarik eman. Ondoren, Bartzelonak sortu du arriksua pare bat jokalditan; Alaves, ordea, bikain ibili da defentsako lanean. Neurketako 15. minutuan, talde gasteiztarrak gola sartzeko abagunea izan du, baina Ter Stegen atezainak ondo atera du baloia Ibai Gomezen aurrean. Bost minutu beranduago Pacheco atezainak eragotzi du Bartzelonaren gola, Luis Suarezen erremateari erantzun ona emanda. Barça izan da baloiaren jabe, min handirik egin gabe Alaveseko defentsari. 23. minutuan Arabako taldeak kontraeraso bizia antolatu du, eta Guidettik 0-1ekoa sartu du, Ter Stegen atezaina gaindituta. Gola sartu ostean, bigarrena lortzeko aukera izan du Alavesek; Ter Stegen atezainak, ordea, ondo salbatu du Sobrinorekin izan duen buruz-burukoa. Lehen zatiaren azken txanpan Bartzelona jaun eta jabe izan da, baina Abelardok zuzentzen duen taldeak ondo egin du defentsako lana. Atsedenaldira iritsi orduko Pacheco atezainak eragotzi du Barçaren gola, Messiren falta jaurtiketa bikain desbideratuta.

Bigarren zatiari ondo ekin dio Alavesek, Bartzelonari erasoko bide guztiak itxiz. Hau ikusita, Ernesto Valverde entrenatzaileak aldaketak egin ditu; Sergi Roberto eta Jordi Alba zelairatu ditu Digneren eta Semedoren ordez. Aldaketek erasokorrago bihurtu dute Bartzelona. Hala ere, Alavesek bigarren gola sartzeko abagune argia izan du 61. minutuan, baina Duarteren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da defentsa batengan jo ostean. Neurketako 67. minutuan Pacheco atezainak Kataluniako taldearen gola eragotzi du, oinarekin erremate bat desbideratuta, eta hiru minutu beranduago Ruben Duartek eragotzi du gola, baloia atepetik aterata. Partidako 72. minutuan Iniestak jokaldi ona egin, erdiratu, Luis Suarezek errematatu, eta Piquek eskuarekin sartu du gola (1-1). Gola sartu ostean, etxeko taldeak garaipenaren bila jo du, eta Messik 2-1koa sartu du falta jaurtiketa baten bitartez, 83. minutuan. Bigarren gola jaso arren, Alavesek ez du etsi eta berdinketaren bila jo du. Epaileak ez du Arabako taldearen aldeko penalti argi bat adierazi 90. minutuan; Ibaik boleaz egin du errematea eta Umtitik eskuarekin moztu du baloia area barruan. Azken jokaldian, Pachecok Barçaren beste gol bat eragotzi du Messiren jaurtiketa geldituta.

Fitxa teknikoa:

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo (Sergi Roberto, min. 52), Pique, Umtiti, Digne (Jordi Alba, min. 52); Rakitic, Coutinho (Alcacer, min. 66), Paulinho, Iniesta; Suarez eta Messi.

Alaves: Pacheco; Alexis, Laguardia, Maripan, Duarte (Demirovic, min. 89); Ibai, Medran, Wakaso, Perez (Pedraza, min. 63); Sobrino eta Guidetti (Munir, min. 76).

Golak: 0-1, min. 23. Guidetti. 1-1, min. 72. Pique. 2-1, min. 84. Messi.

Epailea: Iglesias Villanueva.

ueva.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves